Itxi

Goiz kronika asteburua

Otsailak 7

Jon Lopategi: Bertsoaren errimak belaunaldi gazteengana zabaldu zituen txapelduna

2019ko otsailaren 7an hil zen Jon Lopategi, 84 urterekin. Bertso ibili luze eta oparokoa, besteak beste, 1989an Euskal Herriko txapeldun izendatua, ez zuen ibili eskasagoa egin bertso irakasle gisa.

  • Jon Lopategi

    Jon Lopategi

    4:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Muxikan jaio zen Jon Lopategi. Filosofia ikasi zuen Tolosan, eta esan genezake, gerraondoko lehen bertsolari eskolatua izan zela. Frankismoaren azken urteetan askatasun egarri zen herriari abesten jakin zuen Jon Azpillagarekin batera, eta horregatik behin baino gehiagotan sartu zuten espetxean. 1984tik aurrera irakasle izan zen hainbat bertso-eskolatan, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak bertsolaritza eskoletara zabaltzeko proiektuaren barruan. Bere ikasle izanak dira goi mailara iritsi ziren Bizkaiko bertsolari gehienak. Bertso errimak gazteengan zabaltzen jakin zuen txapelduna gogoratu digu efemeridean Joxe Juan Ugaldek.