Itxi

Zientzia gosaria

Goiz Kronika

Zientzia Gosaria: Ilargian gizakiontzat biosfera bizigarri bat sor al daiteke?

Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariaren eskutik hartu dugu Zientzia Gosaria. Gaur espazioan egin dezakegun bizitza hizpide hartuta.

  • Ilargia

    Ilargia, gizakion bizitoki izango ote da?

    9:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Perseverance robotaren arrakasta hitzetik hortzera darabilgun honetan, espazioan gizakiontzat biosfera bizigarriak sortzeko bi proiekturi erreparatu diogu Zientzia Gosarian. Ilargian base iraunkor eta jasangarri bat sortzeko Txinan egin den Lunar Palace esperimentuari eta 90eko hamarkadan Arizonan egin zen Biosphere 2 ekimen interesgarriari. Espazioan, kanpoko babesik gabe gizakiak egoki biziraun dezaketen biosferak sortzea da esperimentuon helburua. Finean, kapsula erraldoi batzuk dira bizitoki iraunkor izateko pentsatuak ilargian edo zergatik ez, Marten. Ekimen horien emaitzen berri eman digu Amaia Arregik. 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz