Itxi

Efemerideak

Martxoak 21

Marc Legasse: Aberats jaio zen pentsalari eta idazle anarko-abertzalea

Marc Legasse Zelaia 1997ko martxoaren 21ean hil zen Ziburun, duela 24 urte. Ez ohiko bizitza izan zuen. Parisen familia aberatsean jaio zen idazle, pentsalari eta ekintzaile ezkertiarra gaur gogoan.

  • Marc Legasse

    Marc Legasse Zelaia

    5:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Marc Leggassen aita Frantziako Armadoreen Ganberako presidentea zen, eta itsasoarekin harreman luzea zuen Basusarriko familia dirudunetik zetorren. Amaren familia Errenteriatik zetorren. Ikasketak amaitu zituenean, Itsasura joan zen bizitzera.

Mark Legassek ideia abertzaleak jaso zituen familian. Gazte gaztea zela, 1936an iheslariei Ipar Euskal Herrian babesa emateko  “Sorospen Batzordea” izeneko elkartea sortzen lagundu zuen. Aintzina eta Hordago aldizkarietan kolaboratu zuen. Hiru aldiz espetxeratu zuten: Hordago aldizkari satiriko-politikoa banatzeagatik, eta beste bitan propaganda separatista eta anarkismoa bultzatzea leporatuta. Hainbat aldiz aurkeztu zen hauteskundeetara, beti ideia abertzale eta aurrerakoietatik hurbil zeuden taldeen izenean: ENBATA, EHAS eta EMAren izenean. Nahiz eta diruduna izan, beti erakutsi zuen ezkerreko ikuspegia, berak anarko-abertzalea deitzen ziona. Bere ideologia isladatu zuen 20 liburu eta hainbat artikulutan.

Luma probokatzailea zuen, ez zen isilik geratzen denetakoa. Efemeridean gogoratu dugu Marc Leggase Zelaia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia