Itxi

Efemerideak

Apirilak 9

Jorge Oteiza: Euskal arima berpiztu zuen artista

Joan den ostiralean, apirilaren 9an bete ziren 18 urte Jorge Oteiza hil zela. Juan Pablo Huercanos, Oteiza museoko zuzendari ordearekin aztertu dugu artista oriotarraren ekarpen zabala.

  • Jorge Oteiza

    Jorge Oteiza

    4:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jorge Oteiza Euskal Herriak eman duen eskulturgile handienetakoa izan zen. Baina hori baino askoz gehiago ere bai: Poeta, margolaria, arkitektu eta pentsalaria, besteak beste.  Bere artelan ezagunez gain, Quosque Tandem idazlana azpimarratzekoa da,  euskal arimaren estetikaren interpretazio saioa, historiaurreko artean eta antropologian erroak bilatzen dituen lana. 60ko hamarkadan izan zen esnatze kolektiboan zerikusi handia izan zuen Oteizak. Joxe Juan Ugaldek efemeridean aztertu ditu artistaren ertz ezberdinak, heriotzaren 18. urteurrenean.