Itxi

Goiz kronika asteburua

Madrilgo plaza Eliptikoa

XXI. mendeko esklabutza mota berriak edonoren begi-bistan, egunero Madrilen

Eneritz Gorroxtategi | Eitb Media

Duela 10 urte baino gehiagotik lan bila doazen dozenaka migratzaile batzen dira gune honetan. Miseriatik gertu dauden baldintzak eskainita eramaten dituzte furgonetetan iristen diren patroiek.

  • Madrilgo Plaza Eliptikoan etorkinak "patroien" zain.

    Madrilgo Plaza Eliptikoan XXI. mendeko esklabutzaren irudi.

    6:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Madrilgo hauteskunde kanpainak hartuko du datozen egunetan Madrilgo gaurkotasuna baina Nerea Sarriegik, Euskadi Irratiko Madrilgo berriemaleak. egunero, goizeko 8etan errepikatzen den irudia zein den erakutsi digu. Madrilgo hegoaldean, Usera eta Carabanchel auzoen artean dagoen Eliptika plazako deskribapena egin digu: pixkanaka gizonezkoak iriste hasten dira, migratzaileak denak, gehien-gehienak dokumenturik gabeak.

Gazteenak 20 urte inguru, zaharrenak ia 60. Joan-etorri handiko biribilgunean espaloian zain batzuk ordea errepidera irteten dira aurretik ikus ditzaten. Laster etorri ohi dira obretako "patroiak" furgoneta edota autoetan. Motorra itzali ere egin gabe, inguruan 10-15 gizon dituztela behar dutena eskatzen dute; igeltsero bat, arotza... Patroiak eskainitako soldata onartzeko prest dagoena igoko da, edo patroiari gustatu bazaio, lehenengo iritsi dena. Hori, ordaintzen badiete. Soldata jaso gabe gelditu izan baitira. guzti hori, denen begi-bistan; taberna, denda, jendearen joan-etorri artean... oztoporik gabe.

Xehetasun gehiagorako, entzun Nerea Sarriegik berak, bere begiekin ikusitakoaren kontakizuna, Euskadi Irratiko Goiz Kronikan.