Itxi

Efemerideak

Apirilaren 25

Karmelo Etxenagusia: Euskara pasio izan zuen elizgizon bizkaitarra

Atzo bete ziren 89 urte Karmelo Etxenagusia jaio zenetik. Aitzakia hori baliatuz Etxenagusiaren lanera hurbildu gara Goiz Kronikan Igone Etxeberria idazle eta Labayruko zuzendariren eskutik.

  • Karmelo Etxenagusia

    Karmelo Etxenagusia

    4:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

1932ko apirilaren 24an jaio zen Iurretan Karmelo Etxenagusia. Artea eta Gasteizko seminarioetan egin zituen apaiz ikasketak. Gaztetatik izan zuen euskara lantzeko grina. Beste batzuen artean, bizkaierako klasikoak, Orixe edota Lizardi irakurtzen ikasi zuen euskara literarioa.

Mikel Zaraterekin batera, Derioko udako ikastaroak sortu zituen, helduen alfabetatzea bultzatzeko. Aldi berean, ikastaro horien inguruan sortu zen Labayru ikastegiaren sortzaile eta bultzatzaile nagusietakoa izan zen. Hain zuzen Labyruko egungo zuzendari Igone Etxeberriak eman dizkigu Etxenagusiaren lanari buruzko xehetasunak.