Efemerideak
Maiatzak 23
Daniela Albizu: Euskal Herriari eta euskarari atxikia bizitza osoan
Igotz Alkorta | EiTB Media
1936ko maiatzaren 23an, duela 85 urte jaio zen Daniela Albizu Urruñan. Idazle eta irakaslea, zinegotzi eta ekintzailea, euskara eta euskal herria izan zituen ardatz 2015ean hil zen arte.
-
Urruña
5:14 min
Daniela Albizuren bizitza euskarari lotua da erabat. Euskaraz irakasle, idazle, itzultzaile, Ikas elkartearen lehendakari ere izan zen urruñarra. Era berean, herrian, Urruñan urteetan zinegotzi izan zen, eragile abertzale Ipar Euskal Herrian eta Elkarrin ere aritu zen, besteak beste.
Bere idazlanei dagokionez, lau liburu idatzi zituen eta azpimarratzekoa da bere bizitzaren azken urteetan, burua galtzen hasia, horren inguruan idatzi zuen poesia bilduma. Joseba Aurkenerena idazlearekin aztertu dugu Daniela Albizuren ekarpena. Xehetasunak, efemeridean.