Goiz kronika asteburua
Koronabirusa
Gazteak jomugan daudenean, konfinatutako gazteei ahotsa eman diegu
Aloña Beraza Peña
Positibo eman berri duten lau gazteren testigantzak bildu ditu Euskadi Irratiak, "olatu gaztea" deritzotenari buruzko iritzia jasotzeko. Batzuen jokabideengatik gazte guztiak zaku berean sartzea injustua dela diote, orokorkerietan erortzea akatsa dela.
-
Gazte talde bat. Artxiboko irudia.
2:34 min
Oporren bezperan, txertoaren lehenengo dosiaren hitzordua hartu berritan edota lanean hastear kutsatu dira Euskal Herriko gazte asko. Horien artean dira Peru, Alaitz, Eider eta Leyre, eta olatu berriaren erantzukizuna gazteena dela diotenekin desados, azken asteetan gertatzen ari denari buruzko iritzia plazaratu dute Euskadi Irratian.
Aurreko olatuekin alderatuta, oraingo honetan COVID-19arekin kutsatutako jende gazte gehiago dago, baina fokua gazteen portaerara soilik mugatu beharrean, lau gazte hauek gogoetarako gonbita luzatu dute. Txertaketaren ordenaz, lehentasun kolektiboaz eta errudunak izendatzeko beharraz aritu dira Euskadi Irratiko Goizak Gaur saioan.