Itxi

Goiz kronika asteburua

ERREPORTAJEA

Jairik ezean, uda honetan ere erromeria soinu gutxi Euskal Herriko plazetan

ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media

Musikarien hitzetan, gogorra da eszenatokitik plazara begira jarri eta herritarrak aulkietan eserita geldirik ikustea. Laiotz taldeko Xabi Barrenetxea eta Trikidantz taldeko Arkaitz Mindegiak datorren urtean jarria dute esperantza.

  • Artxiboko irudia.

    Artxiboko irudia. (EITB Media)

    3:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Uda sasoi bete-betean, erromeria taldeek herriz herri eta festarik festa behar zuketen, baina aurten ere, bigarren urtez, ez da halakorik ikusiko Euskal Herriko plazetan. Koronabirusak gogor astindu ditu musikari talde horiek ere, eta diru-sarrerak murriztu ez ezik, musikarien aldartean ere eragin du emanaldiak bertan behera geratu izanak. Iazko udako kontzertuak bertan behera utzi behar izan zituzten, eta aurtengo egoerak ez du hobera egin.

Laiotz taldeko Xabi Barrenetxea bateria-jotzailea eta Trikidantz taldeko Arkaitz Mindegia trikitilaria aritu dira Euskadi Irratian, Aloña Beraza lankidearen eskutik.