Itxi

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA

Felix Zubia: "Ospitaleetako hobekuntza datorren astetik aurrera espero beharko genuke"

Donostia Ospitaleko zainketa berezietako zerbitzuburuak dio ZIUetan txertatutako pazienteak dauden arren, txertoaren eragina nabarmena dela, eta garrantzitsuena kaleko intzidentzia murriztea dela. Jende pilaketak ikusita, "tristura" eragiten dio "kontzientzia kolektiboaren faltak".

  • Felix Zubia.

    Felix Zubia.

    3:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kutsatzeen jaitsiera "oso mantsoa" izaten ari da, eta ospitaleetan ere halakoxea izango da, Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUetako zerbitzuburuak 'Goiz Kronika'-n azaldu duenez. Gogoratu du gaitza hartzetik okertzera 10-15 egun igarotzen direla, eta, beraz, hurrengo astetik aurrera espero du hobekuntza ospitaleetan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, zainketa berezietan dauden hamar lagunetik lauk hartu dute txertoa. Zubiak azaldu du txertoaren eraginkortasuna ez dela % 100, baina nabarmena izaten ari dela haren eragina. Alderatu duenez, hirugarren eta laugarren olatuetan egunean 90 bat lagun ospitaleratu zituzten intzidentzia oraingoaren heren bat azpitik zegoela; orain, 50 inguru dira ospitaleratzeak.

Zubiak ohartarazi du norberak gaitza arin pasatu arren, transmisio kateak abiatzen direla eta besteentzat larria izan daitekeela.