Efemerideak
Irailak 12
Tomas Garbizu: Organoak liluratu zuen konpositore bikaina
120 urte bete dira gaur Tomas Garbizu jaio zela Lezo herrian, 1901eko irailaren 12an. Organojole eta musika konpositorea, organorako soilik ez, abesbatza edota orkestrarako konposizioak ere idatzi zituen.
-
Tomas Garbizu, erdian zutik eta gorbataz, 1932ko irrati saio batean.
5:17 min
"Tomas Garbizu organoak liluratu bazuen ere, era guztietako musika egiten trebea da; orkestrarako, txisturako, kanturako, pianorako, ganberarako eta abarretarako". Horixe diote Patxi Intxaurrandietak eta Patri Urkizuk Bidegileak bilduman Tomas Garbizuri eskainitako aleko lehen lerroetan. Intxaurrandietak azaldu digu Garbizuren ibilbide eta lan oparoa, eta lezoarrak konposatutako musikarekin osatu dugu efemeridea.