Itxi

Efemerideak

Irailak 18

Joseba Elosegi, Francoren aurrean bere buruari su eman zion gizona baino askoz gehiago

Igotz Alkorta | EITb Media

51 urte bete dira Joseba Elosegik bere buruari su eman zionetik Donostian Francisco Franco diktadorearen aurrean, "Gora Euskadi Askatuta" ohikatuz. Efemeride hori baliatu du Joxe Juan Ugalde lankideak Elosegiren bizitzan sakontzeko Iñaki Goiogana historialariaren laguntzaz.

  • Joseba Elosegi

    Joseba Elosegi

    4:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

1970eko irailaren 18an, Donostiako Anoeta frontoian Francisco Franco diktadorea pilota partida bat ikusten ari zela bere buruari su eman eta Francoren aurrera jauzi egin zuen Joseba Elosegik. Gernika suntsitu zuen sua ikustarazi nahi izan zion diktadoreari. Hamazazpi egun egon zen hilzorian, eta zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Baina gertakari horren aurretik eta ondoren merezi du Elosegiren bizitzari erreparatzeak. Frankoren altxamenduaren aurka gudari izana, erbestea ezagutu zuen, nazien aurka aritu zen, lehen ikurrinak jarri zituen frankismoan... Eta Franco diktadorea hil ostean senatari izan zen EAJtik eta ondoren EAko kide 1990ean hil zen arte. Xehetasunak, efemeridean.