Itxi

Efemerideak

Irailak 25

Jesus Guridi: Euskal kantu tradizionalei erreparatu zien konpositore polifazetikoa

Igotz Alkorta | EITB MEDIA

Atzo bete ziren 135 urte Jesus Guridi musikari handia Gasteizen jaio zenetik. Munduan barrena ikasi eta irakasten ibilia, konpositore bikain eta polifazetikoa, euskal abesti zaharrak bildu eta zabaltzen ere aritu zen. Sabin Salaberri irakasleak eman dizkigu xehetasunak.

  • Jesus Guridi

    Jesus Guridi.

    4:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

1886ko irailaren 25ean Gasteizen jaio zen Euskal Herriak eman duen konpositore handienetakoa: Jesus Guridi. Hainbat urtean Frantzian, Belgikan eta Alemanian ibili ondoren, 1907an itzuli zen Bilbora. Konpositore polifazetikoa izateaz gain,  eskolak eman zituen kontserbatorioan, organojolea izan zen… eta Bilboko abesbatza zuzendu zuen.

Gerra aurretik, euskal musika indartzeko ahaleginean, abesti ezagunak aurkitu zituen: Boga boga edo hator hator ezagunak tartean.

Sabin Salaberri musika irakasle eta adituaren laguntzaz osatu du efemeridea Joxe Juan Ugalde lankideak.