Itxi

Efemerideak

Abenduak 5

Juan Mari Lekuona: Euskal sustraitik loratu zen poeta eta herri literaturan maisua

2005eko abenduaren 5ean hil zen Juan Mari Lekuona, duela 16 urte. Oiartzunen familia euskaldun eta euskaltzalean jaio zen, Manuel Lekuona esaterako osaba zuen. Ekarpen handia utzi zuen poesiaren eta oro har herri literaturaren arloan. Pello Otxoteko idazlearekin aztertu dugu.

  • Juan Mari Lekuona

    Juan Mari Lekuona

    4:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Juan Mari Lekuona euskal olerkari, irakasle eta idazlea izan zen. Gasteizko apaiztegian eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan egin zituen apaiz ikasketak. Oianburu ezizena erabiliz, Zeruko Argia, Olerti, Egan eta El Bidasoa aldizkarietan hasi zen idazten. Bereziki poeta gisa nabarmendu zen, baina azpimarratzekoa da oro har herri literaturaren bilketa eta zabalkundean eta tradizioaren gaurkotzean izan zuen papera, Pello Otxoteko idazleak zehaztu digunez.

Poesian Mindura gaur, Muga beroak, Ilargiaren eskolan eta Mimodramak eta ikonoak dira lanik azpimarragarrienetakoak. "Poesia landu eta erraz irakurtzen den hizkuntza darabilena" da Juan Mari Lekuonarena, Otxotekoren arabera. Xehetasunak efemeridean. 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia