Efemerideak
Abenduak 12
Kepa Enbeita, Urretxindorra: Bertsolari eta mitinlari abertzalea
1942ko abenduaren 12an hil zen Kepa Enbeita, Urretxindorra. Bertsolari eta bertso paperen egile ezagun izatetik, gerra aurreko urteetan mitinlari jeltzale ezagun izatera igaro zen. Jon Enbeita bilobarekin hitz egin dugu efemeridea osatzeko.
-
Kepa Enbeita "Urretxindorra" eta Benita Goiria emaztea
Enbeitatarren bertsolari familiak 6 belaunaldi baditu gutxienez. Kepa Enbeita, Urretxindorra, mugarri bat izan zen soka horretan.
Bertso paperen egile gisa, euskara, aberria eta kristautasuna izan ziren Kepa Enbeitaren gai nagusiak. Euzkadi, Euzkerea, Ekin, eta Argia aldizkarietan eman zituen argitara bertsoak. Urretxindorra etapa ezagunaren aurretik, beste bat ere izan zuen Gernika izenarekin argitaratzen zituen bertso paperekin. 1905ean, 25 urte zituela, Areetan antolatutako bertsolari txapelketa bat irabazi zuen, Txirrita bigarren izan zela. Ondoren jaso zuen mitinlari hasteko proposamena Eusko Alderdi Jeltzaletik. Eta horretan eman zituen ondorengo urteak Urretxindorra izenpean, jainkoa eta lege zaharra esaldia sutsu jarraituz.
Efemeridean xehetasunak eta baita Jon Enbeitak aitonari eskaini dion bertso ederra ere.