Itxi

Efemerideak

Abenduak 19

Amurizak bigarren txapela eta Egañak lehena jantzi zuen eguna

39 urte dira gaur Xabier Amurizak bigarrengoz Euskal Herriko bertsolari txapelketa irabazi zuela. Eta abenduaren 19 batez, 11 urte geroago jantzi zuen Andoni Egañak bere lehen txapela. Biak izan ditugu gogoan efemeridean.

  • Xabier Amuriza eta Andoni Egaña

    Xabier Amuriza eta Andoni Egaña

    3:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aro modernoko lehen bertsolari txapelketa gisa hartzen dira 1980 eta 1982koak. Xabier Amurizak jantzi zituen lehen txapela horiek, bigarrena 1982ko abenduaren 19an Karmelo Balda pilotalekuan.

11 urte geroago,   1993ko abenduaren 19an, Belodromoan Andoni Egañak irabazi zuen txapela, jarraian etorriko ziren lauren lehena izan zen. Bertan eskaini zion Lazkao Txikiri agurreko bertso ezaguna. Bien finalen datu nagusiak eta txapeldunen bertso bana gogoratu ditugu efemeridean.