Itxi

Efemerideak

Urtarrilak 2

Julian Gaiarre: Erronkariko xori erresinula

Igotz Alkorta | EITb Media

Urtarrilaren 2 batez, duela 112 urte hil zen Erronkari bailararen izena munduan zehar zabaldu zuen tenorra, Julian Gaiarre. Koldo Viñuales historialariarekin aztertu dugu Gaiarreren bizitza eta ekarpena. Laborari xume jaio eta Europa osoa liluratu zuen ahotsaren historia.

  • Julian Gaiarre

    Julian Gaiarre

    5:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Julian Gaiarre erronkariarrak oinarrizko ikasketak egin eta 15 urterekin artzain hasi behar izan zuen familiari laguntzeko. Zoria ordea, alde izan zuen; handik urte gutxitara Iruñean lanean zela abesten entzun zuen lankide batek Iruñeko Orfeioaren berri eman zion eta han hasi zen bere ibilbide arrakastatsua. Madril, Paris, Milan... Europa osoa liluratu zuen bere ahotsarekin. Zoritxarrez ez dago bere grabaziorik, garaiko teknologiek ez baitzuten horretarako aukerarik ematen. Erronkariko euskara ederrean Gaiarrek izebari idatzitako gutuna bai, jasota dago Erronkariko museoan.

Xehetasunak efemeridean.