Efemerideak
Urtarrilak 23
Sofia Gandarias: Gizakiak eragindakoarekiko kezka pintura bihurtuta
Sofia Goiriena de Gandarias pintore gernikarra duela sei urte, 2016ko urtarrilaren 23an hil zen Madrilen. Espresionismoa landu zuen bere pinturan, gizakiak eragindakoekiko kezka nabarmena adieraziz. Txus Melendez, EHUko arte ederren fakultateko irakasleak lagundu digu Gandariasen biografia osatzen.
-
Sofia Gandarias
4:02 min
1951an Gernikan jaioa, 12 urterekin hasi zen margotzen Sofia Gandarias. Madrilgo San Fernando Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, Konplutentse Unibertsitatean. Txus Melendez EHUko irakaslearen arabera, espresionismoa landu zuen eta oso nabarmena da berarengan gizakiak egiten duenarekiko kezka. Era berea, arteek paper handia dute bere lanetan; musika edo literatura aurkituko ditugu koadroetan.
Euskal Herrian, Gernikako Museoan dago ikusgai Gandariasen lana; hain justu, bonbardaketari buruzko saila. Munduko hainbat eta hainbat museotan ere ikus daitezke bere koadroak. Efemeridean jaso ditugu xehetasun gehiago.