Itxi

Efemerideak

Otsailak 5

Kontxu Odriozola: 6 urte euskal aktoreen erreferenteetako bat joan zitzaigula

Igotz Alkorta | Eitb Media

Kontxu Odriozolak 36 urterekin, irakasle lana utzi eta Antzerti sortu berri zen antzerki eskolan sartzea erabaki zuen. Horrek markatu zuen bere ibilbidea. Maite Bastos lankide izan zuen aktorearekin gogoratu dugu Odriozolaren ibilbidea.

  • Kontxu Odriozola

    Kontxu Odriozola

    4:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kontxu Odriozola Lesaka duela 6 urte hil zen, 2016ko otsailaren 5ean minbiziak erasanda. Azpeitian jaioa, 14 urterekin egin zuen bere lehen antzerkia: Antonio Amundarainen Uste dinat . Irakasletarako ikasketak eginda,  ikastolako irakasle gisa egin zuen lan harik eta bikoizketa ikastaro bat amaitzen ari zela  Eusko Jaurlaritzak ireki zuen Antzerti eskolan sartzea erabaki zuen arte.

36 urte zituen eta hiru seme-alaba txiki. Hiru urte egin zituen antzerki eskolan. Lehen promozioko ikaslea izan zen eta hark markatu zuen bere ibilbidea. Ama Begira Zazu antzerki ezagunarekin Euskal Herria osoa zeharkatu zuten ondorengo urteetan.  Zineman Albaniako konkista edo Hamaseigarrenean aidanez lanetan ikusi genuen lehen urteetan, antzerkia, telebista...

Baina gaur egun Kontxu Odriozola aipatuta, ezinbestean Goenkale eta Maria Luixa pertsonaia datoz burura. Hura izan zen ziurrenik ibilbidean sona handiena eman zion lana eta bertan egokitu zen Maite Bastos Margari-rekin. Efemeridean gogoratu dugu Maria Luixa-ren azpian zegoen aktore handia.