Itxi

Efemerideak

Martxoak 12

Mentxu Gal: Kolorez betetako paisaiak

Mentxu Gal duela 14 urte, 2008ko martxoaren 12an hil zen, pinturari eskainitako bizitza luze baten ondoren. Madrilen eta Parisen ikasketak egina, pintura figuratiboa landu zuen, bereziki pasaia koloretsuak. Ane Lekuona EHUko artearen historiako irakaslearekin aztertu dugu bere ekarpena.

  • Mentxu Gal

    Mentxu Gal

    4:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mentxu Galek txikitatik izan zuen pintatzeko zaletasuna.  Madrilgo San Fernando Arte Ederretako eskolan egin zituen margolaritza ikasketak. 1933an Parisera joan zen ikasketak sakontzera. Bertan faubismoak liluratu zuten. Euskal Herrira itzuli zenean, Aurelio Artetarekin jarraitu zituen ikasketak.

"Pintura figuratiboa" landu zuela esan digu Ane Lekuona EHUko artearen historiako irakasleak. Paisaiak eta erretratuak nabarmentzen dira bere lanean. Lan oparoa, eta bizi zela aitortua izan zena. Espainiako Pintura Sari Nazionala, Gipuzkoako Urrezko Domina eta Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria ere eskuratu zituen atzo 14 urte joan zitzaigun Mentxu Galek. Xehetasun gehiago efemeridean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz