Itxi

Efemerideak

Apirilak 17

Jose Estornes Lasa: Euskara, Euskal Herria eta pirinioak bihotzean

1913ko apirilaren 17an jaio zen Izaban Jose Estornes Lasa. Ekintzailea, idazlea, hizkuntzalaria... bizitza betea izan zuen. Efemeridean gogoratu dugu.

  • Jose Estornes Lasa, ezkerrean txapelarekin

    Jose Estornes Lasa, ezkerrean txapelarekin

    3:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Haurtzaroa Izaban eman ondoren unibertsitate ikasketak egin zituen Zaragozan. Francoren altxamenduaren ostean, gudarien komandantea izan zen Loiola eta Simon Bolibar batalloietan. Gerra amaitu ondoren, 1940an, Venezuelara joan zen, eta bertan bizi izan zen 23 urte.  Irakaskuntzan aritu zen, hainbat enpresatan lan egin zuen eta Adminstrazioan katedraduna izan zen. 1963an, Euskal Herrira itzuli zenean, Mariano eta Bernardo anaiekin kolaboratu zuen Auñamendi argitaletxean. Bernardo anaia zaharrenaren bidetik, Jose gazteenak ere euskara sustatzeari ekin zion. Erronkariko uskara liburua  eta euskara ikasteko metodo errazak argitaratu zituen. Horrez gain, Euskaldunak eta unibertsitatea, Gure pirinioa eta naturaren defentsa, Euskal Herriko Zigor Foru Zuzenbidea edota Gudari nafar bat Euskadin, Asturiasen eta Katalunian.

Politikan EAJ utzi eta Napartarrak saiakeran geratu zen alderdi politikoa eratu zuen. Ezagutzeko moduko bizitza Jose Estornes Lasarena.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia