Itxi

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA

Dolosor: "Gehiengoak nahiago du egungo joko arauekin jarraitu, abentura ilunetan sartu baino"

ANDER ALTUNA | EITB MEDIA

Frantziako presidentetza hauteskundeen inguruko analisia egin du Franck Dolosor France Bleu Urdin Euskal Herria Irratiko kazetariak.

  • Franck Dolosor

    Franck Dolosor

    7:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Goizeko zortzietan zabaldu dituzte Frantzian eta Ipar Euskal Herrian hauteslekuak. Inkestek Emmanuel Macron jotzen dute garaile, baina Marine Le Pen baztertu gabe. Boto kontsignarik gabe ere, herritarrek badakite zer egin. Hori da Franck Dolosor kazetariak utzi digun aurreikuspen itxurako lehen mezua. "Askok gogoz kontra bozkatuko dute Macronen alde, baina nahiago dute hori, abentura ilun batean sartu baino", esan du.

Hala ere, eskuin muturrak azken bi hamarkadatan lortu duen zilegitasunaz ohartarazi du. "20 urtez hirugarren aldia da bigarren itzulira sailkatzen dela. 2002an lurrikara izan zen, baina bidea egin du, eta puntu asko irabazi denetan", zehaztu du.

Ipar Euskal Herriari begira, ultraeskuinak babes maila txikiagoa izan arren, normalizazio joera hori ere zabaldu egin dela iritzi dio. "Le Penen kontrako mobilizazioak izan dira, baina 2002ko egoerarekin alderatzen badugu, oso gutxi". Eta bilakaera hori irudikatzeko Korrikari erreparatu dio. "Lehen asaldatzen ginen, baina orain lehen indarra izan da Etxarrin, Bidaxunen eta Gixunen, eta bigarren Hazparnen, Senperen edo Donapaleun. Korrika hemendik pasa zen sekulan ez bezalako babesarekin. Baina, biharamunean jendeak bozkatu zuen, eta eskuin muturrak Korrikak baino babes zabalagoa lortu zuen. Hori da errealitatea".