Itxi

Efemerideak

Maiatzak 29

Iñaki Otxoa De Olza: Mendia amets eta mendian geratu ziren ametsak

Igotz Alkorta | EITb Media

Gaur, 2022ko maiatzak 29, 55 urte beteko zituzkeen Iñaki Otxoa de Olzak. 2008ko maiatzaren 23an eman zuen ordea, azken arnasa, Annapurna menditzarreko laugarren kanpamentuan. Otxoa de Olza erreskatatzeko egin zen operazioa mendizaletasunaren historian iltzatuta geratu da.

  • Iñaki Otxoa de Olza

    Iñaki Otxoa de Olza

    4:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Esperientzia handiko mendizalea zen Iñaki Otxoa de Olza iruindarra. Eskaladako eta alpinismoko irakaslea eta mendi gidaria zen eta Himalaian mendizale ezaguna. 2008ko maiatzean, Annapurna zuen begiz jota. Mendi hori eta Kanchenjunga falta zitzaizkion munduko 14 handiak igotzeko. Maiatzaren 15etik 19ra egin zuten tontorrera igotzeko ahalegina.  200 metro baino gutxiagoren faltan geratu zen Iñaki Otxoa de Olza, ondoezik, Horia Colibasanu lagun eta mendikidearekin batera.  Laugarren kanpamendura jaitsi ziren, 7 mila metro pasara. Hor hasi zen mendizaletasunaren historian iltzatuta geratu den erreskate operazioa.

Koldo Aldaz Nafarroako mendizale federazioko presidentearekin gogoratu dugu egun horietan gertatua. Ez zen helburua lortu, baina Iñaki Otxo de Olza zeinen maitatua zen agerian geratu zen eta mendizaletasunaren balore ederrenak bistaratu ziren. Xehetasunak, efemeridean.