Itxi

Efemerideak

Uztailak 3

Iñaki Larrañaga: Hizkuntzaren soziologia gurera ekarri zuen apaiza

Iñaki Larrañaga 1933an jaio zen Lazkaon, eta duela urtebete, 2021eko uztailaren 3an hil zen. Urtebete geroago bere ekarpena gogoratu dugu Kike Amonarriz lankide izan zuenarekin batera. Euskal Herrian egindako lehen azterketa soziolinguistikoak bere eskutik egin ziren.

  • Iñaki Larrañaga

    Iñaki Larrañaga

    4:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Iñaki Larrañaga izan zen euskal soziolinguistikaren aitapontekoa", hala definitu digu Kike Amonarrizek duela urtebete zendu zen soziologoa eta Siadeco kooperatibaren sortzailea. Parisen egin zituen soziologia ikasketak, apaiztu ostean. Ondoren hiru urte eman zituen Hernaniko parrokian, bertako erretoreak eskatuta, orduko agintarien oso gustuko izan ez zen herriko azterketa soziolinguistikoa egin zuen. 1967an Siadeco sozioekonomia eta hirigintzaren ikerketarako taldea sortu zuen, beste lagun batzuekin; soziologinguistika aplikatua Euskal Herrira ekarri zuen kooperatiba. Eta berak diseinatu zuen euskararen erabileraren neurketaren metodología. Xehetasunak, efemeridean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz