Goiz kronika asteburua
Goiz Kronika Asteburua
"Banatzaileek mozkin-marjina txikia dute: 100 saldu behar dute 2,6 irabazteko"
TAMARA FERRARI | EITB MEDIA
Jon Ander Egaña Euskadiko Elikagai Klusterreko Zuzendari Nagusiak egin ditu hitzok "Goiz Kronika" irratsaioan. Yolanda Diaz Espainiako presidenteordeak prezioak mugatzea proposatu du, baina hori ez dela irtenbidea uste du Egañak.
-
Harategi bat eta bertan zain dauden bezeroak
7:45 min
Oinarrizko elikagaien salneurria da gehien garestitu dena: urtebetean, esnearen prezioa % 25 igo da; olioarena, % 24; arrautzena, % 22… Aurretik datorren arazoa dela uste du Jon Ander Egaña Euskadiko Elikagai Klusterreko Zuzendari Nagusiak "Goiz Kronika"n azaldu duenaren arabera; orain areagotu besterik egin ez dela uste du.
Inflazioaren ondorioz, salneurri guztiek egin dute gora, eta marjinak ere txikitzen ari zaizkie denei. "Elikadura katean aberasteko helburuarekin egoeraz aprobetxatzen ari denik ez dut uste", esan du Jon Ander Egañak.
"Zer etorriko den udazkenean ez daki inork; egunez egun eta egokitzen joan beharko dugu. Prezioak garestitzea ez zaio inori interesatzen", Egañaren hitzetan.