Goiz kronika asteburua
Bertsolaritza
“Bertsolari Txapelketa duin eta ederra egiteko baldintzak betetzen dira orain”
TAMARA FERRARI | EITB MEDIA
Gaur hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia, urtebeteko atzerapenez, Getxoko Muxikebarri aretoan. Gontzal Agote Bertsolari Txapelketa Nagusiko koordinazio taldekoa eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea gonbidatu dugu "Goiz Kronika"ra.
-
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022
5:16 min
Bertsolari Txapelketa Nagusia bueltan da. Gaur du lehen hitzordua, arratsaldeko 17:00etan. Agin Laburu, Nerea Elustondo, Oihana Bartra, Peru Abarrategi, Unai Mendizabal eta Alaia Martin, azken hau Eneko Lazkozen partez arituko da.
Lehen fase honetan parte hartuko duten 36 bertsolarietatik 15ek lehen aldia dute hau txapelketan. Bertsolaritza, bertsogintza, sasoi oneko dagoenaren seinale da hori. Gontzal Agote Bertsolari Txapelketa Nagusiko Koordinazio Taldekoa eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kideak "Goiz Kronika"n azaldu duenaren arabera, "etengabe ari da berritzen bertsolaritza, badatoz bertsolari berriak. Eta txapelketa urteetan egiten den lanaren ondorio eta isla da".
Finala abenduaren 18an izango da Iruñean. "Nafarroa Arenak biltzen ditu guk behar genituen baldintzak". Horrez gain, finalerako sarrera gutxi batzuk gelditzen direla ohartarazi du Agotek. "Agortzear dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak".