Itxi

Goiz kronika asteburua

GOIZ KRONIKA ASTEBURUA

“Testuak ez die benetako erronkei erantzuten: sare publikoa-itunpekoa, segregazioa, euskara eta erlijioari”

TAMARA FERRARI | EITB MEDIA

Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren testuarekin ez dago konforme Euskal Eskola Publikoaz Harro Plataforma Arantxa Fernandez de Garayalde kideak Goiz Kronikan azaldu duenez.

  • Euskal Eskola Publikoaz Harro daude haurrak

    Euskal Eskola Publikoaz Harro daude haurrak

    6:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arantxa Fernandez de Garayalde Euskal Eskola Publikoaz Harro Plataformako kideak Goiz Kronikan azaldu duenaren arabera, "Sare Publikoak izan behar du benetako lehentasuna; erakargarri bihurtu behar dugu". Dena den, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren egungo testuak bereziki Sare Pribatuaren aldeko neurriak hartu dituela kexu da Fernandez de Garayalde. Haatik, "Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren testuak ez die benetako erronkei erantzuten: sare publikoa eta itunpekoa, segregazioa, euskara eta erlijioari".

Euskal Eskola Publikoaren eta Hezkuntza beraren arazoa gizarte osoarena dela ere azpimarratu du; hori dela eta, hausnarketarako deia egin du. Gauzak horrela, "Euskal Eskola Publikoaren alde. Hezkuntza Lege honi ez!" lelopean kalera aterako dira Bilbon, arratsaldeko 17:30etan. 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia