Goiz kronika asteburua
EMAKUMEEKIN
Miren Lauzirika: "Emakume ekintzaileen errealitatea ez da ezagutzen"
TAMARA FERRARI | EITB MEDIA
Miren Lauzirika EmakumeEkin Euskadiko Emakume Ekintzaile eta Enpresarien elkarteko presidenteak Goiz Kronikara ekarri du elkarteak prestatu duen manifestua. Genero ikuspegiari lotutako eskariak aintzat har daitezen eskatuz osatu dute.
-
Emakume bat alfonbren dendan
3:39 min
Emakume Ekintzaileen Nazioarteko Eguna da azaroaren 19 hau eta EmakumeEkin Euskadiko Emakume Ekintzaile eta Enpresarienelkarteak manifestua prestatu du Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko ordezkari eta legebiltzarkideei helarazteko.
Miren Lauzirika EmakumeEkin elkarteko presidenteak "Goiz Kronika"n manifestuaren inguruko xehetasunak azaldu ditu. Bertan jasotako eskarien artean daude: gizon eta emakumeen artean dagoen desberdintasun ekonomikoaren neurketa, adingabeak eta menpekotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenentzako berariazko kotizazio-kuota sustatzea, eta hirugarren eskakizun nagusia, azter dezatela zenbat lagundu zaien emakumeek gidatutako enpresei dirulaguntzen bitartez, diru-laguntza horietatik kanpo geratzen direlako enpresa txikiak izateagatik.