Goizak gaur
Joseba Barandiaran
"ERTEen akordioarekin denbora irabazi da pandemiari ekonomia arloan aurre egiteko"
Joseba Barandiaran ekonomia adituaren iritziz, oreka bilatu dute enpresei laguntza zabalduz baina erantzun soziala eskatuz.
-
Taberna bateko terraza
2:43 min
Azken unea lortu da, itxura guztien arabera, Aldi baterako Enplegu Erregulazio Espedieneei lotuta, alde guztiak asetu dituen akordioa. Joseba Barandiaran ekonomialariak Euskadi Irratiko "Goizak Gaur" albistegian nabarmendu duenez, akordioa garrantzitsua da, jende asko aldi berean langabeziara bidaltzeko alternatiba baita, eta gizarte euskarria ematen baitzaie zenbait sektoreri. Hego Euskal herrian 30.000 lagunengan izan dezake eragina akordioak. "Denbora irabazi da pandemiari ekonomia arloan nolabait ere aurre egiteko", esan du adituak. Gainera, merkataritza eta ostalaritza akordioan sartzea ezinbestekotzat jo du, "giltzarri" baitira: Hego Euskal herrian bost lanpostutik bat sektore horietan dago.
Barandiaranek azpimarratu du oreka bilatu dela, enpresei laguntza zabaldu baitzaie, baina "erantzukizun soziala" eskatuta, ezin baitituzte sei hilabetez kaeratzeak egin. Iñaki Garcinuño CEBEC Bizkaiko enpresari elkarteko presidenteak Radio Euskadin aderazi du enpresei kaleratzea debekatzen bazaie, enpresa horien bizi-iraupena arriskuan jarriko dela, eta ekonomialariari "oso desorekatua" iruditu zaio ikuspuntu hori. Izan ere, "enpresak errentagarri izan behar du, baina ezin du gizarte ikuspunturik gabe jokatu. Oraindik tartea badago enpresa gehienak salbatu eta, era berean, langabeziaren igoera bortitza izan ez dadin".