Goizak gaur
Erretiro adina
Erretiro adina aurreratzeko aukera, lan motaren arabera
Espainiako gobernuak elkarrizketa sozialaren mahaira eraman du gaia. Motzean esanda, erretiro aurreratua zabaltzeko aukera ekarriko luke motaren arabera. Negoziazioa oraindik hasiera puntuan da.
-
Eraikuntzako langilea
4:10 min
Ez dira ofizio edo lanbide jakinen inguruan negoziatzen ari, adierazleen gainean baizik: lan istripuen tasa, lan gaixotasunena, neketsua izatea... hainbat adierazle dituzte mahai gainean. Horiek kontuan izanda, esaterako, aldamioan lanean ari den igeltsero batek aukera izan dezake lehenago erretiratzeko.
Gaur egun zortzi lan jardunetan, arrantzan edo meatzaritzan tartean, ezarrita dagoen erretiro aurreratua zabaldu egingo litzateke. Badira ordea ezadostasun puntuak ere gobernuaren eta sindikatuen artean, bereziki, sektore feminizatuak kanpora uzten dituztelako proposatzen diren adierazleek. Goizak Gaur albistegian aztertu dugu gaia.