Itxi

Hiri Gorrian

Buruhandi eta maskarak

Nork egiten ditu jaietarako buruhandi eta erraldoiak?

Mikel Ibarzabalek ogibide hartu du festetarako buruhandi, erraldoi eta beharrezko den guztiak egitea. Afizioa da David Tavaresentzat.

  • 21:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jai giroan murgiltzen hasia dago Euskal Herria eta nonahi topatuko dituzue buruhandi eta erraldoiak.

Oso aspaldikoak dira batzuk, baina bada jendea lan horretatik bizi dena gaur egun ere. Beste batzuk, afizio artistiko gisa lantzen dute.

Mikel Ibarzabali txikitatik datorkio jaietarako osagarriekiko afizioa: Guiness marka hautsi zuten gaztetan, hankapaluen gainean 25 orduz egon zirenean. David Tabares, ordea, diseinatzaile grafikoa da ogibidez: sormen handia eskatzen duten buruhandi eta maskarak egiten ditu, benetako artelanak.