Itxi

Hiri Gorrian

Bilbo

Nondik Nora: Bilbo

Itxaso Mendiluzek astero ekarriko dizkigu Euskal Herria eta munduko hiriburuak ezagutzeko proposamenak.

  • Irudiak: Flickr

    Irudiak: Flickr

    4:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Itxaso Mendiluze arte komisarioaren bidaien txokoan, Bilbo dugu gaur geraleku. Hiriko gida turistikoetatik at dauden txoko xarmangarrien zerrenda osatu digu Mendiluzek:

Bailen Dorrea izango dugu gure bidaiaren lehen geralekua, 1940 eta1946 bitartean eraikitako dorrea, Bilboko lehen etxe orratza izan zen, 43 metroko altuerarekin. San Frantzisko auzoaren hasieran kokatzen da eraikina eta gaur egunean altueragatik deigarria ez den arren, duen kokalekuagatik, leku askotik ikus daiteke.

Bailen

Artearen bidea hartuta, Marzana Galeria aipatzekoa da. 2002. Urtean Roberto Atance eta Jesus Urangak espazio txiki hau sortu zuten, Marzana Kaiako 5. zenbakian. Bi sortzaileek egiten duten esfortzua eta bertan eskaintzen diren erakusketa bereziak kontuan hartzekoak dira.

Arte galeriako prezioak gehiegizkoak irudituz gero, Almoneda Campos bisitatuko dugu. 20 metro kuadroko denda batean hainbeste gauza sartu zitezkeenik ez genuke sekula pentsatuko. Traste, jantzi, zapata? edozer gauza aurki ditzakezu bertan. Prezio aldetik ere, poltsiko guztietara egokitzen diren gauzak aurkituko ditugu Bertendona kaleko dendatxoan.

Almoneda Campos

Hemendik gertu, Hurtado Amezaga kalean, San Frantzisko Asiskoaren eliza dago. Ondoan, harri beraz egindako etxea aurki ditzakegu. Honetan jarriko dugu arreta. Kontrako espaloira pasatuz gero, ederki ikusiko dugu, bere lore gorriak ez baitira oharkabean pasatzen.

San Francisco de Asis

Hiriaren oinazeak jarraitu nahian, Zorrozaurreko erribera bisitatuko dugu. Industriaren indarra pil-pilean zegoen garai baten testuinguru da ibilbide hau, eta nostalgiak zein baretasunak harrapatuko gaitu ibaiaren albotik ibiltzean.

Zorrozaurre

Zorrozaurre

Azkenik, dekadentziaren ikur izan daitezkeen Artxandako Parkearen aztarnak bisitatzea gomendatzen digu Itxaso Mendiluzek.

Artxandako parkea