Itxi

Hiri Gorrian

Lisboa

Nondik Nora: Lisboa

Itxaso Mendiluzek astero ekarriko dizkigu munduko hiriburuak ezagutzeko proposamenak.

  • 6:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Itxaso Mendiluze arte komisarioaren bidaien txokoan, Lisboa dugu gaur geraleku. Hiriko gida turistikoetatik at dauden txoko xarmangarrien zerrenda osatu digu Mendiluzek:

Lisboako metroan hasiko dugu gure ibilbidea. Gure lehen bisita Lisboako metroko Olaias geltokia izango da. Calatrabak diseinatutako estazio honetan, maiz egiten dituzte arte erakusketak.

Metro Lisboa

Tranvia hartzea ere gomendagarria denez, 28. lineak hiri osoa zeharkatzen du, eta bisita polit bat eskaintzen digu, baina geure geltokia, auzo baztertu bat izango da, beti bezala, turista gutxi dituena.

Estrella auzoa da. Bertan gaudela, Ingelesen Kanposantua bisitatuko dugu. 1724ean eraiki zuten Lisboan bizi ziren ingeles ez kristauak ehorzteko. Txikia da, baina gezurra badirudi ere, goxoa eta lasaia. Baso ezkutu batetan gaudela imajinatu dezakegu bertan. Auzo osoak merezi du, eta erraz bisitatu daiteke, beraz, bertatik mugitu aurretik, bueltatxo bat egitea gomendagarria da.

Cementerio inglés Lisboa

Bertatik ez oso urrun, Alcantara auzoan, LX FACTORY aurkituko dugu. Lantegi zahar batzu dira, eta gaur egunean, arte, kultura, liburu eta jakien topagune bilakatua dira. Zer edana ere badago eztarriak bustitzeko. Bertan, ideia berezi bat sortzen da, LATA 65 deritzona (Universidad de Abuelos Grafiteros). Lara Seixo Rodrigues arkitektuak bultzatzen du, eta bai, aitona amonek grafitiak nola egin ikasten dute. Lisboan, bada art street delako mugimendu indartsu bat, eta aitona amona hauek, beraien zigilua hormetan nola itsatsi ikasten dute.

LX FACTORY lisboa

Indarrak hartzeko, zerbait jateko geldiadia egingo dugu. Trigueirinho izeneko jatetxean geldituko gara.deritzona. Largo dos Trigueiros kalean dago, eta bertan, olagarro arroza eskatzea ezinbestekoa da. Pertsonako 10? inguruko prezioa du, eta benetan ongi jaten da. Gainera, Trigueiros kaleak bera ere, oso polita da. Hemendik ez oso urrun, A Provinciana taberna bizitatzea interesgarria izan daiteke. Haragiak primeran egiten dituzte, eta amonaren sukaldearen antzerako karta dute. Gainera, horma jabeak eskuz egindako erlojuez beteta dago. 5? inguruko platerak dituzte eta sabela lepo beteta irtengo gara bertatik.

Bukatzeko, Lisboan ezagunak diren bigarren eskuko merkatuetako bat bisitatuko dugu. Asko dauden arren, Feria da Buzina izeneko merkatu berezia aukeratuko dugu. Arco do Cego lorategian (Saldanha metroa) dago eta hileko lehen edo azken asteburuetan egiten da. Bertaratzen direnek, beren kotxeko kapota ireki, eta bozina joaz, jendea erakartzen dute salgai dutena ikus dezaten. Soinua itzela da, baina gauza bereziak topatu ditzakegu.

Mercadillo lisboa