Hiri Gorrian
Kiwi gorria ere bada
Antton Olaizola, lurrarte.eus: bertako kiwi eta sagar kalitatezkoak
Kiwiaz eta sagarraz asko daki Antton Olaizolak. Kiwia betidanik ezagutuko zuen zuetariko askok baina berez, 80ko hamarkadan iritsi zen Euskal Herrira. Sagarrondo guztiak ez dira sagardotarako.
-
22:54 min
Kiwiak, sagarrak eta ahuakateak izan ditugu 'Hiri Gorrian'. Batetik, Antton Olaizola ezagutu dugu. Kiwiaz eta sagarraz asko daki Olaizolak. Kiwia betidanik ezagutuko zuen zuetariko askok baina, berez, 80ko hamarkadan iritsi zen Euskal Herrira. Gainera, ba al zenekiten sagarrondo guztiak ez direla sagardotarako? Lurrarte enpresaren sortzailea da bera, eta kalitatezko sagar eta kiwiak ekoizten dituzte Gipuzkoan. Saltoki txiki bat zabaltzear dira Donostiako Añorga auzoan.
Bestalde, Josu Trebolazabala ere ezagutu dugu: ahuakatez egindako olio eta gurina zabaldu nahi dute mundura.
i dute mundura.