Hiri Gorrian
Opor usaina
Oporretan, Euskal Herriko bazterrak ezagutzera: Donostiako aterpetxeak
Aste Santua dela eta, Donostia ezagutu nahi baduzu, bertan kokatzen diren bi aterpetxe proposatuko dizkizuegu: La Sirena eta Koisi Hostel.
-
Argazkia: Koisi hostel
10:09 min
Aste Santua dela eta, Donostia ezagutu nahi baduzu, bertan kokatzen diren bi aterpetxe proposatuko dizkizuegu 'Hiri Gorrian': La Sirena eta Koisi Hostel. Ondarreta auzoan kokatzen den La Sirena aterpetxera hurbildu gara. Igeldoko aldapan aurkitzen den etxe berezi eta polita da. Baserri itxura du. Ate gainean armarri eta guzti. Hala ere, baserri eta minimalista estiloak uztartzen ditu. La Sirena aterpetxea historikoa dela esan dezakegu. Izan ere, 1932. urtean inauguratu zen. Ondarreta auzoan egon arren, Donostiako Udalak La Sirena izena jarri zion.
Ondarreta auzotik gertu, Antigua auzoan, Koisi Hostela dago. Udal aterpetxe saretik at dagoen aterpetxe turistikoa da. Berri-berria da. Orain dela hilabete gutxi zabaldu zituen ateak. Goitik behera mantentzen du minimalista estiloa.
Euren artean ezberdinak dira baina logela motari dagokionez, biek lagunekin, familiarekin edo bakarrik joateko aukera ematen dute. Zer gehiago behar duzu Euskal Herriko bazterrak ezagutzeko?
>