Hiri Gorrian
Italia
Forza Italia!! 'Hiri Gorrian' azzurroa
Italiaren eguna ospatu dugu! Pizzak, tiramisua, gelatoa, txirrindulari italiarrei eskeinitako abestiak, Italiako ezkontzak eta festak, eta Sizilia eta Sardinia.
-
55:08 min
Italiar eguna ospatzeko, Mutrikuko Azkenetxetik ekarri dizkigu 'Hiri Gorrian' pizzak Bernat Casaresek. Eta tiramisua ere bai!
Davide Cerchik txirrindulariei eskaini izan zaizkien abestiak jarri dizkigu.
Eraulko La Pampinela ere bisitatu dugu.
Antzine Ajuriak, Milandik, hango ezkontza eta festak zelakoak diren kontatu digu.
Gelatoa, Inazio Egañaren kontu.
Eta zazpi ezberdintasunetan, Sizilia vs Sardinia. Bermeoko Tarantino familiako Maialen, eta Donostiako Deias senideko Maria.
senideko Maria.