Itxi

Hiri Gorrian

Burgoen hiria da Iruñea

1900. urtean, Iruñeko biztanleriaren gehiengoa harresien barruan bizi zen

Nafarroako Artxiboa ezagutzera hurbildu gara eta Iruñea irudikatzen duen maketari begira egin dugu gure bisita gidatu partikularra. Labritourseko arduraduna den Kike Diez de Ulzurrunek lagundu gaitu.

  • 13:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Hiru burgo edo auzo zituen Iruñeak, harresien barruan, banandurik". Kike Diez de Ulzurrun Labritourseko arduradunak 'Hiri Gorrian' esan digunez, Iruñeko biztanleriaren gehiengoak harresien barruan bizitzen jarraitzen zuen 1900. urtean.

Hain zuzen ere, ehun urte atzera egin dugu Nafarroako Artxiboan dagoen maketari esker. Nafarroako Errege-erreginen jauregira sartu eta berehala ikusi dugu zurezko maketa. Iruñea asko aldatu da ehun urte hauetan eta ederki laburbildu dizkigu aldaketa urbano horiek Kike Diez de Ulzurrunek.

de Ulzurrunek.