Itxi

Hiri Gorrian

Eitzako frontoia

Andoni Aretxabaleta pilotariarekin Zumarragako Eitza auzoko frontoi txikian

Zumarragako Eitza auzoan, elizari pega-pega eginda bada frontoi txiki bat. Bertan makina bat pilotakada emandakoa da Andoni Aretxabaleta pilotaria. Orain ere, tarteka joaten da bertara.

  • 4:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herrian badira frontoi txikiak barra-barra: eliza atarietan, eskolen arkupeetan, etxeetako paretak aprobetxatzen dituztenak....

Zumarragako Eitza auzoan harrapatu dugu Andoni Aretxabaleta pilotaria. Umetan bezala, noizbehinka oraindik ere pilotakada batzuk ematen dizkio Eitzako eliza aldamenean dagoen frontoiari.