Itxi

Hiri Gorrian

Autoen motor hotsa

Autoen motorren zarata musika zoragarria da hauentzat: zainetan daramate

Unai Garcia, Unicars blogaren arduraduna. Beñat Pildain, Rally autoen ingeniaria Ford-en M-Sport taldean. Eneko Labaka: pilotan pilatutako estresa askatzeko, buggy autoekin hasi dena.

  • 27:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hirurek aitortu dute txikitandik dituztela motor hotsa eta gasolina usaina barruraino sartuak. Unai Garciak blogari bezala, munduko auto distiratsu eta garestienei eskaintzen die arreta. Beñat Pildainek Munduko Rally Txapelketan dauka etorkizuna, ingeniari lanetan. Eneko Labaka pilotariak, 14 urterekin hartu zuen aurreneko motorra eta...orain buggy autoetan dabil saltsan.