Itxi

Hiri Gorrian

Beteranoen arraun liga

Zaharrik ez dago arraun munduan: esperientziadun beteranoak bai

Fortuna taldeko Agustin Pagola eta Matias Zubeldia beteranoek eman digute euren arteko arraun ligaren berri. Giro sanoan lehiatzen dira Gipuzkoa, Bizkaia, Iparralde eta Kantabriako traineruak.

  • 18:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jende askok ez du jakingo badenik ere, baina arraunaren arra sartzen denean, kosta egiten da kentzea. 60 urtera gerturatuta ere, lehiaketarako aukera badago Euskal Herrian. Getxo eta Arkote ibiltzen dira sailkapeneko aurreneko postuetan, baina Fortunako arraunlariek ere egiten dute ahalegina, serio asko. Agustin Pagola eta Matias Zubeldia beteranoek eman digute euren arteko arraun ligaren berri 'Hiri Gorrian'. Eskerrak eman nahi dizkiete, Hernani, Pasai Donibane eta Hibaikakoei, jasotzen duten laguntzagatik. Baliteke, laster, Kontxako estropada handian ere, beteranoentzako txandak antolatzea.