Hiri Gorrian
Arrietakua ikusgai
Mutrikuko Arrietakua jauregia, herritarrentzat zabalik, uztailaren 3tik aurrera
Mutrikuko kontearen familiak eta udalak akordioa lortu dute jauregira bisita gidatuak egiteko. Aurrea hartu dugu 'Hiri Gorrian' eta bisita egin dugu Marta Amonarriz eta Ion Gambrarekin.
-
14:35 min
XVIII. mendetik ia ezertan aldatu gabe dago Mutrikuko alde zaharreko Arrietakua jauregia. Mutrikuko konteen etxea izan da mendez-mende eta era ikusgarrian eutsi diote bere izaerari eta dekorazioari. Bitxikeria ugari gordetzen du jauregiak, eta misterio guztiak herritarren bistara jarriko dituzte uztailaren 3tik aurrera. Ekainean, mutrikuarrentzat izango dira bisita gidatuak. 'Hiri Gorrian' aurrea hartu dugu.