Hiri Gorrian
Aita-seme graffiteroak
'Gure egongela spray biltegi bihurtu da'
Nextor eta Aitor Otañok, semea eta aita, spray potoa kalea artez apaintzeko erabiltzen dute. Etxeko eta nazioarteko artistak irudikatu dituzte Pasai San Pedron.
-
28:55 min
Berri Txarrak, Maialen Lujanbio, Artze, Eminem, Wiz Khalifa... artistak marrazten dituzte bi artista hauek euren graffitietan. Pasaiako horma oso bat euren lanekin estali dute eta hasi dira oihartzuna izaten. Berri Txarrak taldekoek lokalizazio modura erabili zuten gunea elkarrizketa bat egiteko, euren sare sozialetan ere partekatu dute... Arrakasta handia izaten ari dira Nextor eta Aitor Otaño. Nexgraff izenpean aritzen dira... eta eskari partikularrei erantzuten ere hasi dira.