Hiri Gorrian
Duatloi txapelduna
Irene Loizate duatleta eta Mari Tere amama coach-a
Irene Loizate Europako 23 urtez azpiko duatloi txapelduna bere bi amamekin entrenatu da. Saria Mari Tere eta Natalia amamei eskaini die. Amamek coach lanak egin dituzte Irenerekin.
-
14:57 min
Irene Loizate duatleta bere bi amamen laguntzarekin prestatu da urrian jokatu den Europako 23 urtez azpiko duatloi Txapelketarako. Uda osoa Irene eta bi amamak Zarautzen egon dira, txapelketa prestatzen. Mari Tere eta Natalia amamek coach lanak egin dituzte Irenerekin; berarekin batera gimnasia egin dute, Ireneren jatorduez arduratu dira, eta nola ez animatzaile edo coach bikainak izan dira.
Irenek saria bere bi amamei eskaini die, sariaren zati bat amamek irabazi dutelako. 'Hiri Gorrian' Irene Loizate eta Mari Tere Totorikaguena izan dira.