Hiri Gorrian
Etxeko tenperatura: 21º
Zoru erradiatzailea eta etxeko tenperatura idealaz: Zaldibiko Orkli Koop
Etxeko tenperatura ideala 21ºkoa da. Neguan termostatoa martxan jartzen dugunetik, komeni da sistema piztua edukitzea negua pasa arte, egunero piztu eta itzali ibili gabe.
-
Beñat Zudaire Orkli Kooperatibako zuzendari komertziala. Argazkia: Euskadi Irratia
19:18 min
Beñat Zudaire Orkli Kooperatibako zuzendari komertzialak eman dizkigu azalpenak: zer den zoru erradiatzailea eta nola lan egiten duen. Gaur-gaurkoz, etxea berotzeko sistema egokiena dela dio eta etxe guztien premietara egokitzeko modukoa. Zirkuitua ez da inoiz puskatzen, eta ez da komeni oinetan bero sensazioa izatea: erosotasuna bakarrik.