Hiri Gorrian
LIHOA AZTERGAI
Lihozko oihalak, liho haziak eta Lino Molino Zubietako errotazaina
Rosa Mondragon aramaioarrak garai batean lihoa nola ekoizten zen erakusten duen dokumentala egin du. Ana Omagogeaskoak lihoaren propietateen berri eman digu. Lino Molino Zubietako errotazain izan zen.
-
23:55 min
Rosa Mondragon aramaioarrak garai batean lihoa nola ekoizten zen erakusten duen dokumentala egin du. Lihoa moztu, bildu, lehortzen utzi eta ondoren orraztu egiten zuten. Aramaion duela 70 bat urte "txarrantxia" izeneko egurrezko makina batekin orrazten zuten lihoa fibra edo zuntza lortzeko, eta zuntz horrekin ondoren, Eskoriatzan, ohialak egiten zituzten.
Ana Omagogeaskoa Gernikako Omago belar-dendako nagusiak lihoaren propietate aberasgarrien berri eman digu. Omenga 3 duela nabarmendu du eta horrek gantza erregulatzen laguntzen duela esan digu. Oso ona da lihoa laxante moduan, baita gaitz kardiobaskularrentzako edota azalarentzako.Lihoa xehetu edo uretan beratu behar da jateko.
Lino Molino urtetan izan da Zubietako errotazaina. Hamaika istorio kontatu dizkigu, tartean, Lino izeneko aita santu bat izan zela.