Hiri Gorrian
Saxo & klarinete
"Inoiz ez da instrumentua menperatzen"
Haizea Martiartu saxofoi-joleak eta Elena Arbonies klarinete-jotzaileak jarri dute Hiri Gorriko musika, Ane Legarreta orkestra zuzendariaren batutapean.
-
44:02 min
Haizea Martiartu saxofoi-jole markinarrak Bartzelonara egin zuen bere ikasketekin aurrera egin ahal izateko. Egun hamaika proiektuetan parte harzten ari da. "Hiru" izeneko proeiktua du eskuartean, Carla González eta Arnau Juliá-rekin batera; Euskal tradizioa eta Jazz-a uztartu nahian dabil eta aurki diska grabatzeko asmoa du. Musikari handiekin batera jo izan du Big Band formatuetan;" Micaela Chalmeta" taldeko eta "Dixie Monsters" taldeko kide ere bada.
Elena Arbonies klarinete-jotzailea duranagarra da. Rotterdamen ari da klarinetearen inguruko Master ikasketak egiten. Estilo klasikoan aritzen da erosoen, baina Beatles taldearen zale amorratua da eta estilo garaikidean aritutakoa ere bada.