Itxi

Hiri Gorrian

MAJADAHONDAKO OKInA

'Majadahondatik hona iritsi eta ogia egiten Morgan ikasi nuen'

'Sasipeko Ogixek' izena dute Gabi Romero eta bere lankide Amagoiak Arrazolan egiten dituzten ogiek. Etxeko ogia, garai batekoak bezela egindakoak, Anbotora begira haziak.

  • 11:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela sei urte utzi zuen Gabi Romerok Majadahonda bere jaioterria Euskal Herrira etortzeko. Bilbo, Morga eta Erandion ibili ostean Arrazolara heldu eta bertan gelditu zen; herrian egin zioten harrera hain izan zen beroa ordutik oso gustora bizi dela bertan. Atxarte inguruan eskalatzea maite du ogiak egiteak denbora librea uzten dionean; izan ere, kontatu digu Gabik, era tradizionalean ogiak egiteak denbora dexente eskatzen du. 'Sasipeko Ogixek' izena dute Gabi Romero eta bere lankide Amagoiak Arrazolan egiten dituzten ogiek. Etxeko ogia, garai batekoak bezela egindakoak, Anbotora begira haziak.

23 urteko okin gazteak duen ibilbidea ezagutu eta bere hango eta hemengo izaera ezagutu dugu bere zuhaitz genealogikoan barrena egin dugun bidaiaren bitartez: Getxo, Alemania, Nikaragua eta baita Txinako jatorria duelako Majadahondan jaio eta Arrazolan bizi den okinak.