Hiri Gorrian
Irizar kamioi elektrikoa
Kamioiaren zaratarik gabe bilduko dute zaborra laster: Irizar E-Mobility
Autobus elektrikoak egin eta egin ari dira Adunako Irizar E-Mobility lantokian: baina kamioiekin ere hasita daude. FCC enpresarentzat egindakoa, laster ikusiko dugu Euskal Herriko hiri batean.
-
Hector Olabegogeaskoetxea, Mikel Astigarraga eta Aitor Urkola. Irizar E-Mobility kamioi elektrikoa.
13:40 min
Hector Olabegogeaskoetxea Irizar E-Mobility-ko zuzendari nagusiarekin eman dugu buelta bat Adunako lantokian, kamioi elektrikoaren barruan: diseinu berritzailea eta zaratarik gabeko kamioi elektrikoa, langileen eta oinezkoen segurtasunean pentsatuz egina. Bi egin dituzte orain arte eta laster ikusiko ditugu gure hirietan, bi hauek, eta bezero berriek eska ditzaketen guztiak...kamioi elektriko ixila hemen da!