Hiri Gorrian
AITA SEME GEOLOGOAK
'Matxitxakon flysch beltza dago eta Ogoño koral arrezifea zen'
Ekaitz Uriarte eta Francisco Gorroño aita-seme geologoak dira. Bien artean sortu dute NATURTEK kooperatiba eta orain, buru belarri ari dira Bizkaiko kostaldeko altxor geologikoak erakutsiz.
-
Ekaitz Uriarte eta Francisco Gorriño
19:18 min
Itsasoz egiten dituzte ibilbideak. Datorren asteburuan Santurtzitik Bermeora egingo duten itsas zeharkaldia antolatu dute eta asmoa, ibilbidean zehar dauden intereseko puntu geologikoen inguruko informazioa eskaintzea da. Izan ere, diote Ekaitz Uriarte eta Francisco Gorroño aita-semeek, gure kostaldeak guztiz ezezagunak diren izaera geologiko harrigarriak ditu, historian zehar asko aldatu direnek eta orain diren moduan ikusten ditugun arren, bidai hauetan, duela miloika urte nolakoak ziren kontatzen dute.