Hiri Gorrian
burua ala bihotza?
Pisukideak kontsultara: Nork agintzen du zuenean buruak ala bihotzak?
Gure emozioek berebiziko garrantzia dute gure egunerokoan, beraien araberakoa izango da gure ongizatea eta horregatik, ondo kudeatzen jakitea komeni da. Profesionalaren laguntza izan dugu gaurkoan.
-
Bihotza ala burua?
14:55 min
Idoia Madarieta EDIREN Gasteizko Osasun Kooperatibako psikologoaren kontsultan sartu eta emozioez berba egin dugu. Erabaki bat hartu behar dugunean zeini kasu egin: buruari edo bihotzari? Arrazoia edo emozioak, hortxe dago dilema eta gakoa: bien arteko oreka bilatzean datza.
Oso tertulia interesgarria eta baliagarria emozioak lantzeko bidean. Disfrutatu eta esaiguzu: zu bihotza ala burua zara?